BBK Bilbao Music Legends Fest / 24 & 25 de Junio   ★   

SALMENTA BALDINTZAK

Sarrera

Kontratu-dokumentu honek arautuko ditu gure zerbitzuak musiclegendsfestival.com webgunearen bidez kontratatzeko Baldintza Orokorrak (aurrerantzean, «Baldintzak»). Webgune hori DEKKER EVENTS, S.L.ren (aurrerantzean, Emailea) jabetzakoa da, eta DEKKERS marka komertziala du. Haren harremanetarako datuak webgune honen Lege Oharrean ere agertzen dira.

Baldintza hauek webgunean argitaratuta egongo dira, erabiltzailearen eskura, kontratuaren berrespen gisa erreproduzitu eta gordetzeko, eta Emaileak edozein unetan aldatu ahal izango ditu. Erabiltzailearen erantzukizuna da aldian-aldian irakurtzea, erosketa egitean indarrean daudenak aplikatuko baitira.

Kontratuak ez dira inolako formaltasunaren mende egongo, Kode Zibilean eta Merkataritzako Kodeen eta lege berezi horretan edo beste batzuetan berariaz adierazitako kasuetan izan ezik.

Dokumentua hau onartzeak esan nahi du:

  • Erabiltzaileak hemen azaldutakoa irakurri duela eta ulertzen duela.
  • Kontratatzeko/erosteko gaitasun nahikoa duen pertsona dela.
  • Hemen ezarritako betebehar guztiak onartzen dituela.

Baldintza hauek balio-epe mugagabea izango dute, eta emailearen webgunearen bidez egindako kontratazio guztiei aplikatuko zaizkie.

Emaileak bere erantzukizunaren berri ematen du, eta indarrean dagoen legeria ezagutzen duela jakinarazten du, bai eta baldintzak bere kabuz aldatzeko eskubidea gordetzen duela ere, horrek aldaketaren aurretik ezarri ziren baldintzei eragin gabe.

Alderdi kontratugileen nortasuna

Alde batetik, zerbitzuaren emailea DEKKER EVENTS, S.L. da. Helbidea: Zabalbide 21B-lonja, 48600-Sopela. Eta IFK: B95421624.

Eta bestetik, erabiltzailea, sarrerak Impronta Soluciones S.L. enpresaren softwarearen bidez erosten dituena. Enpresa horrekin dagokion kontratua sinatuta dago.

Kontratuaren xedea

Kontratu honen xedea Emailearen eta erabiltzailearen artean sortutako salerosketako kontratu-harremana arautzea da.

Salerosketako kontratu-harremanak berekin dakar zerbitzu jakin bat ematea, prezio jakin baten truke eta webgunearen bidez jendaurrean jarrita.

Datuen zuzenketa

Erabiltzaileak akatsak antzematen baditu webgunean argitaratutako datuetan edo kontratu-harremanaren karietara sortutako dokumentuetan, info@dekkerevents.com helbidera jakinarazteko aukera izango du, DEKKER EVENTS, S.L.k ahalik eta lasterren zuzen ditzan.

Kontratazio-prozedura

Erabiltzaileak erosketa bat egin ahal izango du zuzenean orrian, eskatuko zaizkion datu pertsonalak libreki eta bere borondatez emanez. Datu horiek 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan (GDPR) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera tratatuko dira, webgune honetako lege-oharrean eta pribatutasun-politikan zehazten den bezala.

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 27. artikuluak eskatzen duenaren arabera, kontratazio-prozeduran urrats hauek egingo direla:

1. Kontratazioko edo salmentako klausula orokorrak

2. Sarrera bidaltzea

3. Atzera egiteko eskubidea.

4. Erreklamazioak eta auzien ebazpena online.

5. Arau eta baldintza orokorrak.

6. Ezinbesteko gertakariak.

7. Eskuduntza.

8. Sarreraren prezioa eta balio-epea.

9. Ordaintzeko erak.

10. Eroste-prozesua.

11. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa.

1. KONTRATAZIOKO EDO SALMENTAKO KLAUSULA OROKORRAK

Idatzizko estipulazio partikularrik ezean, sarrera/bonu bat erosiz gero, erabiltzaileak onartu egingo ditu baldintza hauek eta webgune honetan dagozkion ataletan adierazitakoak. Hark egindako estipulazioak ezin izango dira izan Emaileak egindakoen desberdinak, baldin eta Emaileak ez badu berariaz, aldez aurretik eta idatziz onartu.

2. SARRERA BIDALTZEA

Emaileak ez du zerbitzurik aktibatuko ordainketa egin dela egiaztatu arte.

Erosketaren baieztapena zuk emandako posta elektronikoko kontura bidaliko dizugu. Horrenbestez, helbidea behar bezala idazteko eskatzen dizugu.

3. ATZERA EGITEKO EDO ITZULTZEKO ESKUBIDEA

Behin sarrera/txartela edo bonua erosita, ez da aldatuko edo ez da haren zenbatekoa itzuliko, eta, beraz, erosleak ezin izango du atzera egiteko eskubidea erabili, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren testu bateginaren 103. artikuluaren l) salbuespenean zehaztutakoaren arabera: “Ostatu-zerbitzuak hornitzeko kontratuetan, horiek etxebizitza, ondasunen garraio, ibilgailuen alokairu, janari edo aisialdi-jarduerekin loturiko zerbitzuak eskaintzeko helburua ez dutenean, kontratuetan data edo exekuzio-aldi zehatz bat aurreikusten denean”.

Balizko itzulketak Arau eta baldintza orokorren atalean adierazitako arrazoiengatik bakarrik egingo dira. Irakurtzeko eskatzen dugu, mesedez.

 

4. ERREKLAMAZIOAK ETA AUZIEN EBAZPENA ONLINE

 

ERREKLAMAZIOAK

Erabiltzaileak egokitzat jotzen duen erreklamazio orori ahalik eta lasterren erantzungo zaio, eta harremanetarako helbide hauetan egin ahal izango da:

Telefonoa: +34. 946 765 581

Harremanetarako posta elektronikoa: info@dekkerevents.com

Auziak online ebaztea (Online Dispute Resolution)

524/2013 (EB) Erregelamenduaren 14.1 artikuluaren arabera, Europako Batzordeak doako plataforma bat eskaintzen du ERABILTZAILEAREN eta EMAILEAREN arteko gatazkak online konpontzeko, justizia-auzitegietara jo beharrik gabe, Auziak Ebazteko Erakundea izeneko hirugarren baten esku-hartzearen bidez. Erakunde horrek bien arteko bitartekari gisa jarduten du. Erakunde neutrala da, eta bi alderdiekin hitz egingo du akordio bat lortzeko. Azkenean, gatazkaren konponbidea iradoki eta/edo inposatu ahal izango du.

ODR plataformaren esteka: http://ec.europa.eu/consumers/odr/

 

5. ARAU ETA BALDINTZA OROKORRAK

 

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTIVALerako sarrerak edo gonbidapenak eskuratuz gero, honako baldintza hauek eta haien salmenta kudeatzen duen enpresak adierazitakoak onartuko dira.

·      Behin sarrera erosita, ez da hura aldatuko, ezta zenbatekoa itzuliko ere, antolatzaileek Jaialdia bertan behera uzten dutenean izan ezik. Kasu horretan, antolatzaileek konpromisoa hartzen dute ezeztapenaren jakinarazpen publikoa egiten denetik 15 egun naturaleko epean itzulketa egiteko, antolatzaileek adierazitako eran. Antolatzaileek ez dute itzuliko salmenta-kanalek sarreraren prezioari aplikatzen dioten banaketa-kostua, zerbitzu hori ez baitute antolatzaileek ematen (salmenta-kanalaren bidez egiten da). Ez da sarreraren zenbatekoa itzuliko ekitaldia guztiz edo partzialki bertan behera geratzen bada baldintza klimatologiko txarrengatik, hondamendi naturalengatik, Espainiako aire-espazioa ixteagatik edo ezinbesteko beste arrazoi batzuengatik edo antzeko arrazoiengatik. Jaialdia bertan behera utziz gero, antolatzaileek ez dituzte beren gain hartuko bertaratutakoek bidaietan, ostatuetan edo ikuskizunarekin zerikusia duen beste edozertan egindako gastuak, bertaratuak berak kontratatu baditu. Sarrerak saltzen dituen enpresak eta/edo ikuskizunaren sustatzaileak ez dituzte inola ere gastu horiek beren gain hartuko.

  • Antolatzaileek ekitaldiaren egitaraua aldatzeko eskubidea izango dute.
  • Emanaldien ordutegia aldatu egin daiteke.
  • Egoera klimatologiko txarrak eta ordutegi-aldaketek ez dute sarrera itzultzeko eskubiderik ematen.
  • Bai 2 eguneko bonuak bai egun baterako sarrerak eskumuturrekoekin trukatuko dira jaialdiaren sarreran.
  • Eskumuturrekoak ez dira baliozkoak izango aldatuta edo apurtuta badaude.
  • Jaialdiaren pase/eskumuturrekoa uneoro eraman behar da jantzita.
  • Pistako sarrerek ez dute harmailetarako sarbiderik emango.
  • Harmailetako sarrerek ez dute pistarako sarbiderik emango.
  • Sarrerek hainbat segurtasun-neurri dituzte. Ez erosi sarrerarik ofiziala ez den salmenta-puntu batean, baliteke faltsua izatea eta barrutira sartzen ez uztea. Kasu horretan, antolatzaileek uko egiten diote erantzukizun orori.
  • Baliteke sartzen diren ikusleei legearen araberako miaketa egitea. Bertaratzen diren guztiek, segurtasun-arrazoiengatik, beren gauzak erakutsiko dituzte sarreran.
  • Ezin izango da sartu objektu zorrotzekin, kristalezkoekin, metalezkoekin, jaurtigaiekin, sukoiekin edo mingarriekin. Era berean ezin da sartu aterkirik, selfie-makilarik, tripoderik, botilarik, latarik eta antolatzaileek arriskutsutzat jotzen duten inolako objekturik.
  • Onarpen-eskubidea erreserbatuta dago.
  • Erabat debekatuta dago kontzertuak filmatzea edo grabatzea antolatzaileen berariazko baimenik gabe.
  • Irudi eta jabetza intelektualeko eskubide guztiak erreserbatuta daude.
  • Kontzertu edo jaialdira joateak berekin ekarriko du zure irudia (eta zurekin doazen pertsonena) bideoan jaso eta grabatu ahal izatea, publizitate-kanpainak eta sustapenak egiteko eta ekitaldia antolatzaileen bitartekoen bidez (web-orria, kartelak, sare sozialak, etab.) edo hirugarrenen komunikabideen bidez (prentsa, irratia, telebista, etab.) zabaltzeko, hori guztia Babes Zibilari, ohorerako eskubideari, norberaren eta familiaren intimitaterako eskubideari eta norberaren irudirako eskubideari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoarekin bat etorriz. Irakurri, mesedez, webgune honetan dagoen pribatutasun-politika.
  • Erabat debekatuta dago akreditazio profesionalik ez duen edonor argazki- edo bideo-kamerekin eta/edo grabazio-aparatuekin sartzea.
  • 14 urtetik beherakoak doan sartuko dira. Pertsona heldu batek lagundu beharko die. Gehienez ere 14 urte baino gutxiagoko pertsona bat ego daiteke heldu bakoitzeko.
  • Jaialdira joateko adinari dagokionez, honako zehaztapen hauek ezartzen dira:
  • 18 urtetik beherakoak:
    • 14 urtetik beherakoak doan joan ahal izango dira BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTIVALera, betiere heldu batek 14 urtetik beherakoen sarrera eskuratu badu eroste-prozesuan, eta dagokion baimena bete badu. Ikusi baldintzak jaialdiaren webgunean. Gehienez ere 14 urte baino gutxiagoko pertsona bat ego daiteke heldu bakoitzeko.
    • 16 urtetik beherako adingabe guztiek (adin horretakoek barne) heldu batekin joan behar dute beti. Heldu hori guraso bat edo tutorea izango da, eta adingabeek esparruaren barruan egiten dituzten ekintzen erantzule izango dira, Zigor Kodean eta Kode Zibilean ezarritakoaren arabera. Era berean, gurasoek/tutoreek dagokion baimena sinatu beharko dute.
    • 6 urte baino gehiago baina 18 urte baino gutxiago dituztenak sarrerarekin eta bakarrik sartu ahal izango dira esparrura, dagokion baimena sinatuta.
  • Mugikortasun murriztua dutenek jendea bereziki eurentzat eta haien laguntzaileentzat atondutako gune bat izango dute. Bermatzen da gune horretatik kontzertuak behar bezala ikusi eta entzun ahal izango dituztela.
  • Ezin dira sarrerak erabili sustapen- edo publizitate-helburuetarako.
  • Baimenduta dago sendagaiekin eta horiekin lotutako gailu medikoekin sartzea, baldin eta ekitaldira joaten denak, gailu horiek berekin eraman behar baditu, identifikazio pertsonal egokia erakusten badie segurtasunaren arduradunei, bai eta errezetak eta sendagaien edukiontzien izenak eta gailu horren beharra azaltzen duen mediku-agindua ere.
  • Ezin da esparrura sartu kanpoko janariarekin eta edariarekin. Esparruaren barruan eskaintza gastronomiko handia egongo da, eta hainbat motatako janari-edariak aukeratu ahal izango dira, janari begetarianoa barne.

6. EZINBESTEKO GERTAKARIAK

Alderdiek ez dute erantzukizunik izango ezinbesteko gertakariek eragindako edozein hutsen aurrean. Betebeharra betetzea ezinbesteko gertakaria amaitu arte atzeratuko da.

7. ESKUDUNTZA

Erabiltzaileak ezin izango ditu salmentan kontratatutako eskubide, erantzukizun eta betebeharrak laga, transferitu edo transmititu.

Baldintza hauen estipulazioren bat deuseztzat edo bete ezinezkotzat jotzeak ez die inola ere eragingo gainerakoen baliozkotasunari, legezkotasunari eta betetzeari, eta, beraz, horiek ez dute inolako aldaketarik jasango.

Erabiltzaileak adierazten du Baldintza hauek eta eroste-prozesuan zehar adierazten direnak osorik irakurri dituela eta ezagutu eta onartzen dituela.

8. SARRERAREN PREZIOA ETA BALIO-EPEA.

Prezioak ekitaldi edo kontzertu bakoitzeko zehaztuko dira, aplikagarri zaizkien gastu eta zergekin.

Aplikatzekoak diren prezioak webgunean argitaratutakoak dira, eta EURO monetan adieraziko dira. Erabiltzaileak onartzen du zerbitzu batzuen balorazio ekonomikoa denbora errealean alda daitekeela.

9. ORDAINTZEKO ERAK

Emaileak eskari baten ordainketa modu hauetan egitea ahalbidetzen du:

1. Erakundearen bitartez ordaintzea

Ordainketa elektronikoak BBKren (Kutxabank) ordainketa-pasabide baten bitartez egingo dira. Informazio gehiago lortzeko, www.clientes.kutxabank.es webgunera jo dezakezu.

Segurtasun-neurriak.

Webguneak industrian oro har onartzen diren informazioaren segurtasun-teknikak erabiltzen ditu, hala nola SSL, orrialde seguruan sartutako datuak, firewall-ak, sarbidea kontrolatzeko prozedurak eta mekanismo kriptografikoak; hori guztia, datuetara baimenik gabe sartzea saihesteko. Helburu horiek lortzeko, erabiltzaileak onartzen du Emaileak datuak eskuratzea, sarbide-kontrolen egiaztapena egiteko.

Emaileak konpromisoa hartzen du kreditu-txartelen markek edo banku eskuratzaileak legez kanpokotzat jotzen duten, haien borondate onari kalte egin diezaiokeen edo haiengan eragin negatiboa izan dezakeen transakziorik ez baimentzeko.

Honako jarduera hauek debekatuta daude txartel-marken programen arabera: erosleari, banku jaulkitzaileari, merkatariari edo txartelaren edo txartelen titularrari aplikatu beharreko lege guztiak betetzen ez dituen produktu edo zerbitzu bat saltzea edo eskaintzea.

10. EROSTE-PROZESUA

SARRERA/TXARTELAK atalaren barruan, erabiltzaileak erosi nahi duen sarrera edo bonuaren modalitatea aukeratuko du.

Erosketa egin aurretik, erabiltzaileak berrikuspen hauek egin beharko du:

1. Aukeratutako modalitatea egiaztatzea.

2. Identifikazio-datuak egiaztatzea (izen-abizenak, IFZ, telefonoa eta helbide osoa,

eta posta elektronikoko helbidea)

3. Fakturazio-datuak egiaztatzea

4. Eskaria egitea, jarraitzea eta erostea.

 

Erosketa prozesatzen den une berean, sistemak mezu elektroniko bat Emailearen kudeaketa-sailera.

Eskaerak (eroste-eskariak)

Jarraian, posta elektronikoko mezu bat igorriko da, erosketaren xehetasunak berretsiz.

11. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza hauek Espainiako legeriaren arabera arautu edo interpretatuko dira, berariaz ezarrita ez dagoen guztian. Baldintza hauen xede diren produktu edo zerbitzuen prestazioari buruz sor daitekeen edozein eztabaida erabiltzailearen bizilekuko, obligazioa bete beharreko tokiko edo ondasuna dagoen tokiko (ondasun hori higiezina bada) epaitegi eta auzitegietan ebatziko da.

Scroll to Top